XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Airean baino azkarrago joaten naiz ni lurrean. Gainera garestiegia da niretzat. Agur!

Saltzailea pentsaka gelditu zen.

Neskatxak ordurako eskailera automatikora hurbildu ziren.

Mertxe Pandeletxek zeraman patata poltsa. Han zebilen bueltaka Mantalgorri zaindaria. Eskaileran abiatzera zihoazenean Mantalgorrik bizkarrean ukitu zion Mertxe Pandeletxeri. Mertxe bueltatu eta begira gelditu zitzaion, zurbil, dardara batean, HARRAPATU GAITU pentsatuz.

- Emango al dit patata bat neska politak?

Mertxe malkoei eutsi ezinik zegoen. Ikarak ez zion pentsatzen uzten, ezta hitzegiten ere. Eskerrak Mari Bexamel biziagoa eta lotsagabeagoa den.

- Korbata politagoa erosten duzunean poltsa osoa emango dizugu!

Batzuetan hanka sartzen badu ere, une hartan egoera salbatzera heldu zen bere erantzuna.